Ongi etorririk beroena jaso ezazue Lekeitioko Musika Bandaren webgune honetara, musikari guztien partez.
Lehenik eta behin, gure jarduera posible egiten duten guztiei esker ona adierazi nahi diegu, gurekin batera musikaz gozatzen dutenak ahaztu gabe, zuzendari jaunetik hasi, Lekeitioko Udaletik pasatu eta kontzertuetako azken entzuleraino.
Zuek gurekin guk entseiuetan eta kalean musika joaz adina gozatzea espero dugu, zuek zeuek zarete eta eguneroko lanean aurrera egitera bultzatzen gaituztenak eta hobetzeko grina sortzen digutenak. MILA ESKER.
Lekeitioko Banda berrogei musikaritik gora osatzen dute gaur egun. Web honetatik, inguruko lagun eta senitartekoen artean musikarekiko zaletasuna erein dezazuen animatzen zaituztegu; guregana hurbildu, musikan partehartze aktiboa izan eta nahi izanez gero gurekin batera tresnak jotzen ikas dezaten.
Taldeak urte guztian zehar ditu jende aurreko emanaldiak, normalean kontzertu gisako ekitaldiak izaten direlarik. Uda sasoian herriko plazaren bihotzean ikus gaitzakezue igande arratsaldero herritar eta udatiarrei jotzen, baita Aste Santuko prozesioetan eta herrian zehar egiten ditugun kalejiretan ere.
Ia beti, Bandak gure herri maitagarri Lekeition jotzen du. Hala ere,ez diogu muzin egiten beste herrietan hitzartutako kontzertuak eskaintzeari. Musika maite dugu eta guretzat plazerra da eskatzen duten publikoaren aurrean hori frogatzea.